• Ur-parkea

Ur-parkea

Kirolgunearen instalazio nagusia igerileku multzoa da. Beasainek jarduera fisikoaren joera modernoaren aldeko apustua egin du, hots, adin guztietarako jarduera partekatuaren eskaintza osorantz. Kontzeptuaren berritasuna eta eskainitako zerbitzuen berezko konplexutasuna azpimarratu behar ditugu.

Beasaingo Antzizar Kiroldegiko ur-parkearen eskaintza kirola adin guztientzako gorputz- eta kirol-jarduera gisa defendatzen duen funtsezko postulatutik abiatzen da; gorputzaren eta jolasaren higiene-dimentsioan kokatuta.

Ur-parkeak gutxi gorabehera 2.500 m2ko azalerako nabe estalia du. Bere barnean 6 igeri-ontzi daude guztira modu funtzional eta argian kokatuta, neguan nahiz udan erabili ahal izateko. Estalitako igerilekuetako ontzien beharrei eman zaie lehentasuna bere erabilpen anitza izateko, uda barne, horrela, urte guztiko eskaintza eta eskaera orekatzen ahalegintzeko. Estali gabeko 3 igeri-ontzi daude udako eskaintza osatzeko.