• Fitness zentroa

Fitness zentroa

Ekipamendu modernoenak dituen zentru honetan gorputza landuko dugu. 800 metro karratuko azalera duen Fitness zentroak bi areto ditu:

Makinen aretoa: 500 m2

Jardueretako aretoa: 300m2

Makina aretoan Fitness Zentroko erabiltzaileek  makinak eta kirol materiala askatasun osoz erabili ahal izango dituzte. Jardueretako aretoa taldekako saioetarako da.

Antzizar Kiroldegiko Fitness Zentrua erabilera anitzeko eremua da, eta erabiltzaileei beren baldintza fisikoak hobetzeko aukera ematea du xede lan kardiobaskularra eginez, giharrak indartuz edota malgutasuna hobetuz.