• Balnearium-termak

Balnearium

Salus Per Aquam. Antzinako erromatar zibilizazioan ura osasunerako elementu gisa erabiltzeko zaletasuna eta gustua sortu zen; horretarako hezetasun maila desberdina zuten gela itxietan tenperatura maila desberdina zuten ura erabiltzen zen. Toki horiei “Terma” deitu zieten.

Eremu honetan, ur beroko eta ur hotzeko tratamenduak, hezetasun maila desberdinak dituzten eremuetan izerdi prozesuarekin eta erlaxazio eta ur-masai saioekin txandakatzen dira

Instalazio modernoenak dituen zentru honetan atsedena emango diegu gorputzari eta buruari. Antzizar Kiroldegiak ongizatea eta gorputza zaintzeko aukera eskaintzen dizu. 

Erreakzio fisiko osasuntsuak:

  • Azaletik kutsadura askatuko dugu, ezkatatzea ahalbidetuz.
  • Toxina ugari botako ditugu, eta horrenbestez, gaixotasun askoren aurrean prebentziorako tratamendua izango da guretzat.
  • Gure gorputzaren odol-irrigazioa hobetuko da barrutik kanpora, eta, beraz, hobeto egokituko gara klima-aldaketetara.
  • Bihotza minutuko 60-80 taupada izatetik 110-140 izatera pasako da, beraz, arteria koronarioak zabaldu egingo dira.
  • Beroak giharrak erlaxatzen ditu, minak arintzen ditu, arnasketa hobetzen du eta bronkioak zabaltzen ditu.
  • Gorputza suspertuko dugu.
  • Metabolismoa bizkortuko dugu.

Esparru bakoitza erabili aurretik ongi informatu behar gara eta adierazitako  gomendioak jarraitu behar ditugu. Sarrera debekatua dute heldu batekin sartzen ez diren 16 urtez azpikoek, baita gaixotasun infekziosoak eta kutsakorrak eta patologia akutuak, bihotzekoak eta batez ere tentsio baxua dutenek.