Ingurumenaren babesa eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa

Hainbat esku-hartze burutu dira energia kontsumoan ahalik eta gehien aurreztu eta atmosferara ahalik eta kutsadura gutxien isurtzeko.


Uraren beroa berreskuratzeko eraginkortasun handiko modulua

Igerilekuetako energia galerarik handiena bertako ura berriztatzean gertatzen da. Indarrean den araudiaren arabera egunero uraren %5a berritzen dugu. Uraren berriztatzeak berarekin dakar energia galtzea. Galera hauek konpentsatzeko, kiroldegiak igerilekuetako berriztapeneko uraren beroa berreskuratzeko eraginkortasun handiko modulua dauka. Antzizar Kiroldegiko jolaserako eta hidroterapiako igerilekuen irteerako uraren beroa berreskuratzeko, sareko uraren berriztapena egiten den unean, eraginkortasun eta bero energia erabilgarri handiak lortzeko diseinatutako modulua da. Gasaren galdarekiko %14ko eraginkortasunaz CO2 emisioak 85 T/urteko jaisten dira.

Biomasa Galdara

Gas naturala energia iturri fosila da eta beste herrialdetatik inportatu behar da. Honek prezioaren kontrola edukitzea zailtzen du, are eta gehiago herrialde horiek politikoki egonkorrak ez badira. Bestalde, biomasa gure inguruan erabil daitekeen baliabidea da eta esan daiteke energia agortezina dela. 450,00 kW-ko biomasa galdara du kiroldegiak. Urtean 1.000.000 kW ekoizten ditu. Aukera honekin kiroldegiaren energia behar zati handi bat betetzen da, CO2 emisioak 500 T/urteko jaitsiz.

Plaka fotovoltaikoak

Klima aldaketaren aurkako erronkan, kiroldegiaren teilatuan dagoen plaka fotovoltaikoen instalakuntza berriztagarriak eraikinaren elektrizitate kontsumoaren %31 sortzea du helburu.

Beasaingo Udala, ingurumenaren babesa bultzatu eta klima aldaketari aurre egiteko konpromisoari hertsiki lotua dago. Horrela, Antzizar kiroldegiko energia beharrei aurre egiteko eta udalerriko jasangarritasun energetikoan aurrera pausoak emateko, Antzizar kiroldegiko teilatuan autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa eraiki zuen 2022an.

Azpiegitura, autokontsumorako 300kW-ko potentziadun eguzki plaka fotovoltaikoez osatzen da. Plaka fotovoltaikoek jasotzen duten eguzki-energiaren bitartez, eraikinak kontsumitzen duen argi-indarraren %31,1 lortuko da. Aldi berean, urteko 131.645,37 kg CO2ren isurketa saihestuko da atmosferara, edo beste modu batera adierazita, urtean 14.627 zuhaitzek xurgatzen duten CO2 kantitatea isurtzea ekidingo da. Instalakuntzaren aurreikusitako bizi iraupena 25 urtekoa izanda, guztira 3.290.000 CO2 Kg atmosferara isurtzea saihestuko da epealdi horretan.

Unean uneko panel fotovoltaikoen errendimenduaren informazioa, kiroldegiaren sarrerako telebista pantailan eta ur-parkean dagoen pantaila erraldoian erakusten da.