Skip to main content

KONEKTA ZAITEZ ANTZIZARREKIN

07 Iraila 2026

Antzizarrek zugandik gertuago egoteko modu berri bat estreinatu du.

Aste honetan, Beasaingo Udalarekin batera, Antzizarren App berria aurkeztu dugu, kiroldegia erabiltzen duzuenon egunerokoa errazteko sortutako tresna.

Mugikorretik jardueren erreserbak egin, abisuak eta berriak jaso, QR kodearen bidez kiroldegira sartu eta entrenamendu zein nutrizioarekin lotutako edukiak eskuratu ahal izango dituzu.

Antzizar osoa, orain zure mugikorrean ere.

Aplikazioa doan deskargatu daiteke Android eta iOS sistemetan,"Antzizar" bilatuta. Eta erabiltzen hasteko laguntza behar baduzu, galdetu lasai kiroldegian.

Eskerrik asko Antzizarren parte zareten guztioi. 

Konekta zaitez Antzizarrekin.