UDALEKUAK 2025, EKINTZAZ BETETAKO UDA!! kanpaina aurkezten dizuegu.
Kanpaina honen barruan, 2021etik 2010rera bitartean jaiotako haurrentzat zuzenduriko udaleku formatoko ekintzak eskeintzen dira. Udalekuak 10:00etatik 13:00tara izango dira eta bertan adinaren arabera taldekatuta ekintza desberdinak landuko dituzte. Izen ematea maiatzaren 5ean zabalduko da eta ekainaren 1ean amaituko da. Plazak mugatuak dira.
TALDEAK:
2021/2020an jaiotakoak: TXIKIAK (igeriketa + psikomotrizitatea + jolasak)
2019/2017an jaiotakoak: KIROL UDALEKUAK (igeriketa festa + kirol olinpiadak + kirol jolasak)
2016/2010rean jaiotakoak: KIROL FESTA (tenisa + kirol olinpiadak + ur festa)
2016/2010rean jaiotakoak: KIROL ABENTURA (eskalada + arku tiroketa + monozikloa)
DATAK:
1. txanda: ekainak 23 - uztailak 4
2. txanda: uztailak 7 - 18
Zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran eskaintzen da (8:00 - 10:00 eta 13:00-15:00)
Izenematearen dokumentazioa kiroldegian aurkeztu behar da, agiriak emailez bidali daitezke : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Agiri guztiak ez dituzten izen emateak ez dira ontzat hartuko.
UDALEKUAK 2025 informazioa