Skip to main content

UDALEKUAK 2026

04 Maiatza 2026

UDALEKUAK 2026, GOZATZEKO PREST?? kanpaina aurkezten dizuegu.

Kanpaina honen barruan, 2022etik 2011ra bitartean jaiotako haurrentzat zuzenduriko udaleku formatoko ekintzak eskeintzen dira. Udalekuak 10:00etatik 13:00tara izango dira eta bertan adinaren arabera taldekatuta ekintza desberdinak landuko dituzte.

Zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran eskaintzen da (8:00-10:00 eta 13:00-15:00).

 

TALDEAK:

KOLONIA TXIKI       (igeriketa + psikomotrizitatea + jolasak)

KIROL UDALEKUAK (igeriketa festa + kirol olinpiadak + kirol jolasak)

KIROL FESTA            (tenisa + kirol olinpiadak + ur festa)

KIROL ABENTURA    (eskalada + arku tiroketa + monozikloa)

 

UDALEKUAK 2026 informazioa

ZAINTZA + JANGELA informazioa

 

UDALEKUETAKO IZENEMATEKO JARRAIBIDEAK:

1.- Udalekuak 2 hamabostalditan antolatuko dira:

*Ekainak 22 - Uztailak 3

* Uztailak 6 - 17

 

2.- Udalekuak 4 taldetan banatuko dira:

* Kolonia Txiki: 2021-2022 bitartean jaiotakoak

* Kirol Udalekuak: 2018-2020 bitartean jaiotakoak

* Kirol Festa: 2011-2017 bitartean jaiotakoak

* Kirol Abentura: 2011-2017 bitartean jaiotakoak

 

3.- Izena emateko epea maiatzaren 11an hasi eta 17an amaituko da. Izen ematea online egingo da Antzizar Kiroldegia webgunean: www.antzizar.eus

 

4.- Plazak lortzeko berdintasun irizpidea jarraituko da. Eskaera guztiek aukera bera izango dute eskainitako plazak lortzeko, eta talde bakoitzarentzako ezarritako kopurua baino gehiagok izena emango balute, zozketa prozedura ezarri ahal izango da, lehentasunak eikiditeko eta berdintasun printzipioa errespetatzeko.

 

5.- Maiatzaren 26an SMS bidez jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei onartuak izan diren edo ez eta ordainekta egiteko epea eta modua adieraziko zaie.

 

6.- Izen emateak balioduntzat jotzeko, ikastaroetan plaza lortu dutenek zerbitzuaren prezio publikoa ordaindu beharko dute ekainak 5a baino lehen. Epe hori igarotakoan ordaindu ez badute, eskaera deuseztatu egingo da, eta plaza hutsik geratuko da, Itxaron zerrendako hurrengo pertsonak bete dezan, halakorik izanez gero.

 

7.- Ekainaren 15ean behin betiko zerrendak eta taldeen osaketa kiroldegian ipiniko dira.

 

8.- Beharrizan bereziak dituzten haurrek parte hartu ahal izango dute, beti ere taldean ibiltzeko gai badira. Jarduera garatzeko beharrezkotzat jotzen diren antolamendu neurriak hartuko dira, bainan kasu bakoitzarentzako ez da begirale laguntzaile bat ipiniko.

 

9.- Udalekuetako saioak euskaraz emango dira.