UDALEKUAK 2026: IZEN EMATEA
1.- Izena emateko epea maiatzaren 11an hasi eta 17an amaituko da.
Izen ematea online egingo da: UDALEKUETARAKO IZEN EMATEA
Zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran eskaintzen da (8:00-10:00 / 13:00 - 15:00). Izen ematea: ZAINTZA / JANGELARAKO IZEN EMATEA
2.- Plazak lortzeko berdintasun irizpidea jarraituko da. Eskaera guztiek aukera bera izango dute eskainitako plazak lortzeko, eta talde bakoitzarentzako ezarritako kopurua baino gehiagok izena emango balute, zozketa prozedura ezarri ahal izango da, lehentasunak ekiditeko eta berdintasun printzipioa errespetatzeko.
3.- Maiatzaren 26an SMS bidez jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei onartuak izan diren edo ez eta ordainketa egiteko epea eta modua adieraziko zaie.
4.- Izena emateak balioduntzat jotzeko, ikastaroetan plaza lortu dutenek zerbitzuaren prezio publikoa ordaindu beharko dute ekainak 5a baino lehen. Epe hori igarotakoan ordaindu ez badute, eskaera deuseztatu egingo da, eta plaza hutsik geratuko da, itxaron zerrendako hurrengo pertsonak bete dezan, halakorik izanez gero.
5.- Ekainaren 15ean behin betiko zerrendak eta taldeen osaketa kiroldegian ipiniko dira.
6.- Beharrizan bereziak dituzten haurrek parte hartu ahal izango dute, beti ere taldean ibiltzeko gai badira. Jarduera garatzeko beharrezkotzat jotzen diren antolamendu neurriak hartuko dira, bainan kasu bakoitzarentzako ez da begirale laguntzaile bat ipiniko.
7.- Udalekuetako saioak euskaraz emando dira.