Skip to main content

UDALEKUAK 2026: EPEZ KANPOKO IZEN EMATEA

20 Maiatza 2026

UDALEKUAK 2026: EPEZ KANPOKO IZEN EMATEA 

Izena emateko epea maiatzaren 17an amaitu zen, baina zenbait taldeetan oraindik plazak daudenez eta izena eman gabe gelditu diren haurrei izena emateko aukera eskaini nahi denez, maiatzaren 31rarte izena emateko aukera luzatzen da.

Lehentasuna beti ere maiatzaren 17rarte izena eman dutenek izango dute.

 

     Izen ematea online egingo da:    UDALEKUAK IZENA EMATEA epez kanpo

     Zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran eskaintzen da (8:00-10:00 /  13:00 - 15:00). Izen ematea:  ZAINTZA + JANGELA IZEN EMATEA epez kanpo

 

1.- Plazak lortzeko berdintasun irizpidea jarraituko da. Eskaera guztiek aukera bera izango dute eskainitako plazak lortzeko, eta talde bakoitzarentzako ezarritako kopurua baino gehiagok izena emango balute, zozketa prozedura ezarri ahal izango da, lehentasunak ekiditeko eta berdintasun printzipioa errespetatzeko.

 

2.- Ekainaren1ean SMS bidez jakinaraziko zaie epez kanpo  izena eman duten guztiei onartuak izan diren edo ez eta ordainketa egiteko epea eta modua adieraziko zaie.

 

3.- Izena emateak balioduntzat jotzeko, ikastaroetan plaza lortu dutenek zerbitzuaren prezio publikoa ordaindu beharko dute ekainak 5a baino lehen. Epe hori igarotakoan ordaindu ez badute, eskaera deuseztatu egingo da, eta plaza hutsik geratuko da, itxaron zerrendako hurrengo pertsonak bete dezan, halakorik izanez gero.

 

4.- Ekainaren 15ean behin betiko zerrendak eta taldeen osaketa kiroldegian ipiniko dira.

 

5.- Beharrizan bereziak dituzten haurrek parte hartu ahal izango dute, beti ere taldean ibiltzeko gai badira. Jarduera garatzeko beharrezkotzat jotzen diren antolamendu neurriak hartuko dira, bainan kasu bakoitzarentzako ez da begirale laguntzaile bat ipiniko.

 

6.- Udalekuetako saioak euskaraz emando dira.