Kiroltxartela Mugiment

Beasaingo Udalak, Mugiment Kirol Txartela programan dauden EAEko beste udalerrietako kirol instalazioetan ere kirola egiteko aukera ematen dizu.

Beasaindik kanpoko kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera 

Beasaingo Udala Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Mugiment Kirol Txartela programaren barruan aurkitzen da 2022ko urtarrilaz geroztik. Hori horrela, programa honek eskaintzen duen abantaila aprobetxatuz, Antzizar kiroldegiko bazkide direnek, Mugiment Kirol Txartela programaren barruan dauden beste udalerrietako kirol instalakuntzak erabili ahal izango dituzte kostu gehigarririk gabe. Horretarako Mugiment kirol txartela  aktibatuta izan beharko dute.

Kirol txartel birtuala

Mugiment Kirol Txartela, doako “txartel birtual” bat da, programari atxikitutako beste udalerri baten instalazio eta zerbitzuak erabiltzera baimentzen duen txartela hain zuzen ere. Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udaletako kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera. Txartel birtuala denez, telefono mugikorrerako aplikazioa jaitsi beharko da besterik gabe. 

Behin Mugiment Kirol Txartela aplikazioa telefono mugikorrean instalatuta, erregistratu egin behar da erabiltzailea bere datu pertsonalak sartuz eta abonatua den udalerriko instalazioaren izena adieraziz. Honela NAN eta telefono mugikorreko aplikazioa erakutsiz programaren barruan atxikita dauden udalerrietako kirol instalakuntzak erabili ahalko dira. Ekimen honen bidez, baliabide publikoen kudeaketa hobetu nahi da, herritarrei kirol-eskaintza handiagoa eskaintzearekin batera.