Arku tiro aretoa

  • Gehienezko potentzia
    60 libera

Arku tiro aretoa

Arku tiro aretoa, bere espezialitate desberdinetan arku tiroan aritzeko erabiliko da.

Arku tiro aretoa erabiltzeko ezinbesteko baldintza izango da federazioaren urteko lizentziaren jabe izatea edo ikastaro baten bitartez arku tiro kirol eskolara joatea.

Jaurtiketa distantzia F.I.T.A. araudiak denboraldiaren arabera ezarritakoa izango da. Denboraldi bakoitzeko datak aretoko edo zelaiko Espainiako Txapelketek ezarriko dituzte. Semaforoak kontrolatuko ditu jaurtiketa denborak, F.I.T.A. araudiaren arabera.

Arku baten gehienezko potentzia ezingo da 60 libera baino gehiagokoa izan. Hala ez bada, kale motzean dagoen dianara jaurti ahal izango da. Debekatuta dago “Zuykey” motako ehiza-puntak edo hodiarena baino diametro handiagoa duten gezi muturrak erabiltzea. “Bulge” edo “AFC” motako puntak baimenduta daude.