Boxing zentroa

  • Azalera
    140 m2

Boxing zentroa

Boxing espazioa banakako erabiltzaileentzako zein talde antolatuentzako eta ikastaroetan izena ematen duten pertsonentzako gunea da. Boxing ekipamendua duen esparru berezi honetan gorputza landu eta sasoian ipintzeko beste aukera bat eskaintzen du Antzizar kiroldegiak. Dena den, balio anitzeko eremua da Fit Boxing gela. 140 metroko karratuko azalera eta gune desberdinak ditu: giharrak lantzeko eta ariketa egiteko tokia, boxeorako putxing eta zakuen gunea, boxeorako Ring izeneko tokia eta jardueretarako tatamia.