Pilotalekuak

  • Estalitako pilotalekua
    38 x 15 m
  • Beroketarako pilotalekua
    15 x 6,75 m
  • Squash – Pilotaleku Txikiak
    2

Pilotalekuak

Frontoiak pilotan aritzeko erabiliko dira, edozein modalitate dela ere. Hala ere, Udalaren Kirol Zerbitzuaren baimenarekin beste kirol modalitateetan aritzea posible izango da.

Frontoietako kantxara, gomazko zoladun kiroletako oinetako eta arroparekin bakarrik sartu ahal izango da.

Pilotalekuak ordu-programazioaren arabera erabiliko dira ordua aurretik eskatuz. Eskaera hori aldi baterako izango da.

Honela egin daiteke erreserba:

  1. Denboraldi osorako. Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuaren plangintzaren arabera.
  2. Aldi baterako. instalazioa orduren batean libre badago. Kasu bakoitzerako ezarrita dagoen erreserba prozeduraren arabera egingo da erreserba.