Rokodromoa

  • Eskaladarako
    hiru dimentsiotako gunea

Rokodromoa

Eskalada praktikatzeko aukera eskeintzen du, hasi edo entrenatu nahi duten orori instalazio aproposa eta egungo beharretara egokitua. Boulder guneak ditu, altuera gutxiko blokeak eskalatzen entrenatzeko, bai hasiberrientzat zein kirol honetan garatuago dabiltzanentzat.

Hiru gune ditu: bat rokodromo bertikala deitzen zaiona, 9 metroko altuera duena, eskalatzeko 6 ibilbiderekin eta 54 metro koadroko azalera duena. Beste bi guneak boulder guneak dira. Bata bestearen gainean daude. Beheko solairuan boulder koba dago. Panelak alboetan eta sabaian daude, 186 metro koadroko azalera duena eta eskalatzeko luzera 34 metrokoa da. Bigarren boulder espazioa solairuko boulderra da. Kobaren gainean dago. Eskailera bitartez igo daiteke eta bertan rokodromo zaharreko bolumen handiko eskultura dago, 1991an egina, mendi artifiziala kaliza eta hareharria imitatzen duen harkaitz-blokea.