Igeri egitea ariketa erraza eta gozagarria da eta gureongizateaareagotzen du.
Igeri egiteko eremua kale eta gune bakoitzekoordu-programazioarenarabera erabiliko da. Programazio hori adierazita egongo da instalaziorako sarreran eta igerilekuan.
Igerilekuko kaleak erabiltzaileen igeriketa edo bainu librekoetarako, ikastaro, ikastetxe, eta kirol entrenamenduetarako programatuko dira. Horrela, erabiltzaileek igerilekuen aprobetxamendu egokiagorako ezarritako gune eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte.
Erabiltzaileen igeriketarako kalea
Kalearen eskuin aldetik egin behar da igeri, geratu gabe. Atsedena hartzeko ezingo da geratu kale-muturretan eta horretarako bainu librerako esparrura jo beharko da. Erabiltzaileek igeri egin dezaten kale bat baino gehiago egonez gero, nork bere mailarako egokiena den kalea erabiliko du, bestei arazorik ez sortzeko.