• Albisteak
  • Antzizar kiroldegiak webgune berria estreinatu du

Antzizar kiroldegiak webgune berria estreinatu du

27 Martxoa 2023

Egungo beharrei erantzunez erabiltzaile zein publiko orokorrari zuzendutako atari gaurkotua eta erabilterraza izatea du helburu

Antzizar kiroldegiak bere web ataria goitik behera berritu du. Diseinu guztiz berritua eta modernoa, atal berriekin, interaktiboagoa eta eraginkorragoa izango da webgune berria.

Erabiltzaileei eta, oro har, publikoari zerbitzurik onena eskaintzeko, plataforma argi, ordenatu eta erakargarria landu da, nahi den guztia modu sinple eta eraginkorrean aurkitu ahal izateko.

Horrela, erabiltzailearen esperientzia hobetu nahi da. Emaitza askoz ere dinamikoagoa eta sarbide errazagoa, intuitiboagoa eta zuzenagoa da, gure zerbitzu eta instalazioei buruzko kontsulta ohikoenak eroso egin ahal izateko.

Ezaugarri eta nobedade berrien artean, kiroldegian egiten diren jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenen egutegia biltzen duen agenda nabarmentzen da. Zerbitzu eta instalazioen hobekuntzei eta ezaugarriei buruzko informazioa eta kiroldegiari buruzko azken albisteen atala txertatu da informazio eguneratuarekin. 

Beasaingo Antzizar kiroldegiari buruz jakin beharreko guztia hemendik aurrera www.antzizar.eus helbidean aurkitu ahal izango da.