Jardueretarako gimnasioak

  • Tatami gimnasioa
    arte martzialetarako
  • Hifi-aretoa
    Musika laguntzarekin
  • Fitness gimnasio txikia
    bereziki gimnasia eta psikomotrizitatea

Jardueretarako gimnasioak

Antzizar Kiroldegiak jardueretarako 3 gimnasio ditu. Instalazioak antolatutako ikastaroetarako erabiliko dira lehentasunez, baita Udalaren Kirol Zerbitzuarekin  lankidetza-hitzarmena izenpeturiko Klub eta Ikastetxeek  antolatutako jardueretarako.

  1. Tatami gimnasioa: Beren garapenerako zoru biguina behar duten Arte Martzial eta Ekintza Berezietarako erabiliko da batik bat.
  2. Sasoian jartzeko gimnasioa edo Hifi-aretoa: Musika laguntza eskatzen duten kirol jardueretarako da.
  3. Fitness gimnasio txikia: bereziki gimnasia eta psikomotrizitate bereziko taldeek erabiltzeko da.

Jarduerak burutzen diren bitartean, partaide ez diren pertsonek ezin dute bertara sartu.

Gainerakoan, jardueretako gimnasioak erreserba egin ondoren erabili ahal izango dira. Banakako erabiltzaileentzako gimnasileku desberdinak antolatu ditzake Antzizar Kiroldegiak. Banakako erabiltzaileek, une oro dagoen jarduera-eskariaren arabera, gimnasio bakoitzerako programazio bat izango dute.