Igeri egiteko eremua

Igeri egiteko eremua

  • Ur-azalera

    250m2

  • Sakonera handiena

    1,40m igeri egiteko gunean

  • Igeriketarako kale‑kopurua

    5

  • Uraren tenperatura

    27º

Igeri egiteko eremua

Igeri egitea ariketa erraza eta gozagarria da eta gure ongizatea areagotzen du.

Igeri egiteko eremua kale eta gune bakoitzeko ordu-programazioaren arabera erabiliko da. Programazio hori  adierazita egongo da instalaziorako sarreran eta igerilekuan.

Igerilekuko kaleak erabiltzaileen igeriketa edo bainu librekoetarako, ikastaro, ikastetxe, eta kirol entrenamenduetarako programatuko dira. Horrela, erabiltzaileek igerilekuen aprobetxamendu egokiagorako ezarritako gune eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte.

Erabiltzaileen igeriketarako kalea

Kalearen eskuin aldetik egin behar da igeri, geratu gabe. Atsedena hartzeko ezingo da geratu kale-muturretan eta horretarako bainu librerako esparrura jo beharko da. Erabiltzaileek igeri egin dezaten kale bat baino gehiago egonez gero, nork bere mailarako egokiena den kalea erabiliko du, bestei arazorik ez sortzeko.

Irakurri gehiago: Igeri egiteko eremua

  • Hits: 819

Lakua: aisialdi eremua

Lakua: aisialdi eremua

  • Ur-azalera

    300m2

  • Sakonera handiena

    1,40 m

  • Aisialdirako guneak

    4

  • Uraren tenperatura

    27º

Aisialdi eremua

Bainu librerako gunea: edozein igeriketa mota egin ahal izango da, beti ere beste erabiltzaileei arazorik ez sortzeko moduan. Ur jokoetarako programazio espezifikoak ordutegi zehatzetan izango dira. 

Aisialdi eremuak elementu hauek ditu: Ibai azkarra. Ur-jauzi handia. Ur-korrontea. Kanoiak. Masaiak.

Irakurri gehiago: Lakua: aisialdi eremua

  • Hits: 508

Txirrista handia

Txirrista handia

  • Luzera

    86,52m

  • Altuera

    8,52m

  • Malda

    % 9

  • Hodiaren barneko diametroa

    1.20m

  • Uraren isuri etengabea

    120 m3/orduko

Txirrista handia

Txirrista handia, “zulo beltza” deiturikoa. 2000ko Ur-txirristen Europako EN-1069 arauan ezartzen denari jarraiki, instalazio hau hodi itxia duen Ur-txirrista opaku bat da.

Banaka erabiltzeko egina dago, batez beste %9ko malda du eta luzera handiko ibilbidea (86,52m). Argi-efektuak ditu, maiztasun, intentsitate eta mota aldakorrekoak.

Maiztasun aldakorreko argi-efektuak, izpi zuriak, kolore aldakorreko distirak, espiralak, tunel efektudun argiak, gerturatzeak, kortxoa-ateratzeko efektuzko  argiteri mugikorrak, eta ur-soinuaren efektuak ditu.

Zailtasun txikiko jaitsieratzat hartzen da eta osasun egoera normala duen edonork erabil dezake.

Txirrista erabiltzeko programazio espezifikoak ordutegi zehatzetan izango dira egunero.

Irakurri gehiago: Txirrista handia

  • Hits: 531

Ikasteko igerilekua

Ikasteko igerilekua

  • Ur-azalera

    75m2

  • Sakonera handiena

    1,30m

  • Sakonera txikiena

    1,10m

  • Uraren temperatura

    29ºC

Ikasteko igerilekua

Ikasteko igerilekuak jardueretarako izango du lehentasuna, baita igerian ikasi eta trebatzeko ikastaroetarako ere. Bestelako ordutegian erabiltzeek bainu librerako aukera izango dute.

Irakurri gehiago: Ikasteko igerilekua

  • Hits: 400

Haurrentzako igerilekua

Haurrentzako igerilekua

  • Ur-azalera

    52m2

  • Plisti-plasta aritzeko gunearen sakonera handiena

    0,40m

  • Jolasguneko sakonera handiena

    0,60m

  • Uraren temperatura

    30ºC

Haurrentzako igerilekua

Haurrentzako igerilekuan, haurrek bainu librerako aukera izango dute.

Haurrentzako igerilekuak ondorengo elementu hauek ditu: kanoi ur-jauzia eta burbuila masaia.

Irakurri gehiago: Haurrentzako igerilekua

  • Hits: 366