Skip to main content

Instalazioak

Teknifikazio zentroa

Teknifikazio zentroa

  • Kantxa

    25 x 12 metro

  • Altuera

    7,2 metro

Teknifikazio zentroa

Gipuzkoako Herri Kirolakeko Teknifikazio Zentroa, Herri kiroletan aritzeko, Beasaingo eskoletako ikasleen kirol jardueretarako zein kiroldegiko behin behineko jardueretarako esparrua da. Bertan dagoen kantxak 25 x 12 metroko azalera eta 7,2 metroko altuera librea ditu zorutik sabaira.

Irakurri gehiago …Teknifikazio zentroa

  • Hits: 915

Taldeentzako gimnasioa

Taldeentzako gimnasioa

Powerlifting gunea

Taldeentzako gimnasioa

Talde antolatuentzako, elkarteentzako, kirol klubentzako, ikastetxeentzako eta ikastaroentzako gimnasilekua. Instalazio honen erabilpen aukerak programatuak izango dira, erabili behar dituen erabiltzailearen izaeraren arabera. Kirol elkarteen prestaketa fisikorako erabiltzen da lehentasunez. Bertan Powerlifting jarduerarako gunea dago.

Irakurri gehiago …Taldeentzako gimnasioa

  • Hits: 603

Fit training gunea

Fit training gunea

Fit trainig gunea

Global Training kirol jarduerarako gunea. Ekipamendu bereziarekin mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko ahalmen fisikoa lantzeko esparrua, batez ere erresistentzia eta indarra. Baita malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, eta oreka. Lan orokorra, betiere, ariketa ugarien, funtzionalen eta bizien bidez egiteko. Talde antolatuentzako eta ikastaroentzako erabiltzen da.

Irakurri gehiago …Fit training gunea

  • Hits: 679

Ur-parkea

Ur-parkea

Ur-parkea

Kirolgunearen instalazio nagusia igerileku multzoa da. Beasainek jarduera fisikoaren joera modernoaren aldeko apustua egin du, hots, adin guztietarako jarduera partekatuaren eskaintza osorantz. Kontzeptuaren berritasuna eta eskainitako zerbitzuen berezko konplexutasuna azpimarratu behar ditugu.

Beasaingo Antzizar Kiroldegiko ur-parkearen eskaintza kirola adin guztientzako gorputz- eta kirol-jarduera gisa defendatzen duen funtsezko postulatutik abiatzen da; gorputzaren eta jolasaren higiene-dimentsioan kokatuta.

Ur-parkeak gutxi gorabehera 2.500 m2ko azalerako nabe estalia du. Bere barnean 6 igeri-ontzi daude guztira modu funtzional eta argian kokatuta, neguan nahiz udan erabili ahal izateko. Estalitako igerilekuetako ontzien beharrei eman zaie lehentasuna bere erabilpen anitza izateko, uda barne, horrela, urte guztiko eskaintza eta eskaera orekatzen ahalegintzeko. Estali gabeko 3 igeri-ontzi daude udako eskaintza osatzeko.

Ur-parkeak honako instalazio hauek ditu

  • Igeri egiteko eremua

  • Lakua: aisialdi eremua

  • Txirrista handia

  • Ikasteko igerilekua

  • Haurrentzako igerilekua

  • Jacuzzi borobila

  • Kanpoko igerilekuak

Irakurri gehiago …Ur-parkea

  • Hits: 8624

Balnearium termak

Balnearium-termak

Balnearium

Salus Per Aquam. Antzinako erromatar zibilizazioan ura osasunerako elementu gisa erabiltzeko zaletasuna eta gustua sortu zen; horretarako hezetasun maila desberdina zuten gela itxietan tenperatura maila desberdina zuten ura erabiltzen zen. Toki horiei “Terma” deitu zieten.

Eremu honetan, ur beroko eta ur hotzeko tratamenduak, hezetasun maila desberdinak dituzten eremuetan izerdi prozesuarekin eta erlaxazio eta ur-masai saioekin txandakatzen dira

Instalazio modernoenak dituen zentru honetan atsedena emango diegu gorputzari eta buruari. Antzizar Kiroldegiak ongizatea eta gorputza zaintzeko aukera eskaintzen dizu. 

Erreakzio fisiko osasuntsuak:

  • Azaletik kutsadura askatuko dugu, ezkatatzea ahalbidetuz.
  • Toxina ugari botako ditugu, eta horrenbestez, gaixotasun askoren aurrean prebentziorako tratamendua izango da guretzat.
  • Gure gorputzaren odol-irrigazioa hobetuko da barrutik kanpora, eta, beraz, hobeto egokituko gara klima-aldaketetara.
  • Bihotza minutuko 60-80 taupada izatetik 110-140 izatera pasako da, beraz, arteria koronarioak zabaldu egingo dira.
  • Beroak giharrak erlaxatzen ditu, minak arintzen ditu, arnasketa hobetzen du eta bronkioak zabaltzen ditu.
  • Gorputza suspertuko dugu.
  • Metabolismoa bizkortuko dugu.

Esparru bakoitza erabili aurretik ongi informatu behar gara eta adierazitako  gomendioak jarraitu behar ditugu. Sarrera debekatua dute heldu batekin sartzen ez diren 16 urtez azpikoek, baita gaixotasun infekziosoak eta kutsakorrak eta patologia akutuak, bihotzekoak eta batez ere tentsio baxua dutenek.

Balnearium-termak ondorengo eremuak ditu

  • Hidroterapia igerilekua

  • Saunak

  • Bainu turkiarra

  • Dutxak

  • Izotz iturria

  • Erlaxazio eremua

Irakurri gehiago …Balnearium termak

  • Hits: 3872

Artikulu gehiago …