• Kiroletako esparruak

Kiroletako esparruak

Kirol guneak erabil ditzaketenak: banakako erabiltzaileak (bazkideak direnak eta ez direnak), talde antolatuak, elkarteak, kirol klubak, ikastetxeak eta ikastaro eta zerbitzuak kontratatzen dituzten pertsona edo entitateak, ezarritako programazio eta ordutegiaren barruan.

Instalazio desberdinen erabilpen aukerak Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuak programatuak izango dira, erabili behar dituen erabiltzaile motaren arabera.

Eskola orduetan, pilotalekuak eta estalitako pabilioia Beasaingo ikastetxeetako heziketa fisikoko  klaseetarako izango dira batez ere.

Kirol pabiloiaren eta pilotalekuen erreserben programazioan, gaueko ordutegian tarte bat gordeko da Beasaingo Kirol Federatuaren erabilerarako. Egunero ordu tarte bat gordeko da erabiltzaile partikularren eta bazkideen erabilerarako ere.

Gainontzeko kirol instalazioak jarduerentzat, ikastaroentzat eta erabiltzaile partikularrentzat izango dira.