Skip to main content

Instalazioak

Dutxak

Dutxak

  • Dutxa ziklonikoa

    Ur hotza eta beroa

  • Esentziadun dutxa

    Erlaxaziorako esentzia

  • Dutxa eskoziarra

    Kontrastezkoa

Hiru dutxa mota aurkituko ditugu bertan:

Dutxa ziklonikoa

Sabaian ihanztagailua eta aldamenetan hemezortzi ur-irteera. Ur hotza eta beroa aterako da txandakatuz, zikloak osatuz, eta gorputz osoan masajea emango digu.

Esentziadun dutxa

Erlaxaziorako esentzia duen dutxa. Ura sabaiko ihanztagailutik edo aldameneko hamabi ur-irteeratatik aterako da, eta tenperatura aldatuz joango da hotzetik berora txandakako zikloetan.

Dutxa eskoziarra

Kontrastezkoa. Aldizka ur hotz eta beroa aterako da goiko ihanztagailutik.

Irakurri gehiago …Dutxak

  • Hits: 628

Izotz iturria

Izotz iturria

Izotz iturria

Minutu batez egon daitezke hankak eta besoak izotzaz igurzten

Izotz iturria

Saunan izan diren edo lurrun-bainua hartu duten erabiltzaileak minutu batez egon daitezke hankak eta besoak izotzaz igurzten, izan ere, gorputz-zati hauek errazago jasaten dute hotza. Nahi izanez gero, ondoren bularrean eta beste zonalde batzuetan igurtziz jarraitzea dago.

Freskatzeko dutxa hotza ere hartzea dago, baina izotzezko iturria gomendatzen dugu, izan ere, modu horretan, gorputz guztian isurtzen den ur hotzak pertsona batzuengan eragiten duen zorabioa edo ondoeza saihesten baitu.

Gorputz-adarrak hozten direnean, zirkulazio-sistema periferikoak erreakzio indartsua izaten du.

Gorputza ongi estalirik atseden aretora pasatzea gomendatzen dugu, bihotzak ohiko erritmoa berreskuratzen duen artean.

Irakurri gehiago …Izotz iturria

  • Hits: 798

Erlaxazio eremua

Erlaxazio eremua

Erlaxazio eremua

Etzaulki termikoak

Erlaxazio eremua

Dutxatu ondoren ondo estalirik eta lehorturik etzaulki termikoetan etzango gara 10-15 minutuz, erlaxatzeko eta atsedena hartzeko. Etzaulkiaren berotasuna nabarituko dugu gorputzean eta erlaxazio sakona sentituko dugu. Isiltasuneko eremua, non ezinbestekoa da erlaxatzeko.

Irakurri gehiago …Erlaxazio eremua

  • Hits: 697

Kirol pabiloia

Kirol pabiloia

Kiroletako Pista

45 x 27 m

Kirol pabiloia

Instalazio hau areto kirol desberdinetarako erabiliko da; soin hezkuntzarako, eta baita erabiltzaileen aisiarako eta prestakuntza fisikorako.

Kiroldegiko kantxara, gomazko zoladun kiroletako oinetako eta arroparekin bakarrik sartu ahal izango da.

Kiroletako pista 3 zatitan erabiliko da, ordu-programazioaren arabera. Aldez aurreko erreserba bidez erabiliko da. Erreserba hori ordu-tarte jakin baterako izango da.

Honela egin daiteke erreserba:

  1. Denboraldi osorako. Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuaren plangintzaren arabera.
  2. Aldi baterako. Instalazioa orduren batean libre badago. Kasu bakoitzerako ezarrita dagoen erreserba prozeduraren arabera egingo da erreserba.

Irakurri gehiago …Kirol pabiloia

  • Hits: 990

Pilotalekuak

Pilotalekuak

  • Estalitako pilotalekua

    38 x 15 m

  • Beroketarako pilotalekua

    15 x 6,75 m

  • Squash – Pilotaleku Txikiak

    2

Pilotalekuak

Frontoiak pilotan aritzeko erabiliko dira, edozein modalitate dela ere. Hala ere, Udalaren Kirol Zerbitzuaren baimenarekin beste kirol modalitateetan aritzea posible izango da.

Frontoietako kantxara, gomazko zoladun kiroletako oinetako eta arroparekin bakarrik sartu ahal izango da.

Pilotalekuak ordu-programazioaren arabera erabiliko dira ordua aurretik eskatuz. Eskaera hori aldi baterako izango da.

Honela egin daiteke erreserba:

  1. Denboraldi osorako. Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuaren plangintzaren arabera.
  2. Aldi baterako. instalazioa orduren batean libre badago. Kasu bakoitzerako ezarrita dagoen erreserba prozeduraren arabera egingo da erreserba.

Irakurri gehiago …Pilotalekuak

  • Hits: 758